Egin bat GO!!ETXEMARKETerekin eta online saltzen hasi

Zer da GO!!ETXEMARKET 

Etxebarriko Udalak sustatutako online salmentako plataforma bat da, etxebarritarren establezimenduak digitalizatzeko eta biziberritzeko.

Bat egin

Zer eskaintzen du

Ingurune digitalean saltzeko establezimenduen ikusgarritasuna eta prestakuntza.

Erosleek online erosi ahal izango dituzte Etxebarriko hainbat establezimendutako produktuak, modu seguruan eta edozein lekutatik.

Abantailak

Online salmentarako plataforma baten parte izan,
berme eta estaldura legal juridiko guztiekin.

Zure establezimenduaren ikuspena areagotzen du.
Interneten egoteak aukera emango dizu 24/7 denda irekitzeko eta jende gehiagorengana iristeko.

Kosturik gabeko partaidetza.
Zure online establezimendua erabat doan sortu ahal izango duzu.

Zabaldu zure ekintza-eremua.
Zabaldu zure irismena Etxebarriko udalerritik haratago.

Digitalizatu zure establezimendua.
Sortu online produktuen katalogo bat.

Hobetu zure establezimenduaren irudia
GO!!! ETXEMARKETen laguntzari esker, establezimenduaren zabalkunde, sustapen eta ikusgarritasunaren bidez.

Nori zuzenduta dago

Jardueraren zerga-egoitza Etxebarriko udalerrian duten eta produktuak internet bidez saldu nahi dituzten tokiko establezimenduei.

Jarduera ekonomiko bat garatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa izan beharko du, indarrean dagoen erantzukizun zibileko aseguru-poliza bat kontratatuta duena, eta eskaera egiten den unean dagokion erregimenean autonomo edo enpresa gisa alta emanda dagoena.

Nola atxiki

Oinarrietan ezarritako betekizun eta baldintza orokorrak betetzen badituzu eta GO!!ETXEMARKET-ekin bat egin nahi baduzu, egin zure atxikimendu eskaera Etxebarriko Udalaren webgunean.

 

Inskripzio telematikoa

Sartu Etxebarriko Udalaren egoitza elektronikoan eta aurkeztu eskaera atxikitzeko eskatutako dokumentazioarekin batera.

Zure eskaera izapidetu bezain laster, zurekin harremanetan jarriko gara.

Eskerrik asko GO!!ETXEMARKET-en duzun interesagatik!

Inskripzio presentziala

Deskargatu inprimakia

Deskargatu atxikipen-inprimakia eta osatu eskatutako informazioa

Solicitud

Prestatu dokumentazioa

IFKren kopia (pertsona juridikoentzat bakarrik)
Sinatzailearen NANaren kopia edo eskabidea egiteko egiaztatzen duten ordezkaritza-ahalordeak
Establezimenduaren erantzukizun zibileko aseguruaren copia

o Eskaera entregatu

Atxikitzeko eskaera eta dokumentazioa MERKABULEGO!an – Egetiaga Uribarri kalea, 1A, 48450 Etxebarri.